Armadaren etorbidearen izena aldatzeko erabakia udal gobernu taldearen adostasunarekin egin da

Euskalerria Irratia 2018ko abenduaren 11

Pozik azaldu da Iruñeko alkatea Armadaren etorbidearen izen aldatzeak izandako harrerarengatik. Balorean jarri du hiriko kale izendegian emakumezkoen izenak jartzeko hartutako erabakia eta hortan gogoratu du Maravillas Lanbertori eskeinitako plaza ere. Joseba Asironek ukatu du erabakia aldebakarrez hartu izana, udal gobernu taldearen adostasunarekin eginen baita kale izen aldaketa.

UPN-k eta PSN-k erabakia kritikatu dute, Armadari ikusgarritasuna kentzeko izen aldatzea dela deritzote. Hainbat militarrek ere kontrako jarrera azaldu dute. Nafarroan Espainiako Armadak duen buruak ez du erabakia baloratu nahi izan, legezkoa dela esan duen arren, bere iritzi pertsonala bestelakoa izan daitekeela gaineratu du.

Hiru hilabeteren buruan Armadaren etorbidea Foixko Katalinaren izena eramanen du. Nafarroako erregina izandakoaren papera hobeki ezagutzeko hitzaldia antolatu du Iruñeko udalak, bihar Condestable jauregian, arratsaldeko 7etan Aitor Pescador historialariaren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!