Giza eskubideak aldarrikatzen segitzeko beharra

Euskalerria Irratia 2018ko abenduaren 10a

Irati Goikoetxea, Alvaro Baraibar eta Chema Gonzalez.

70 urte bete dira gaur Eskubide guztiak pertsona guztientzat aldarrikapen unibertsala erdietsi zenetik.

Giza eskubideen osasuna eta migranteekin izaten den harremana ona dela nabarmendu du Alvaro Baraibar Giza Eskubideak, Bakea eta Elkarbizitzako zuzendari nagusiak. Dena dela, guztion eskubideak izanik ezin da arretarik gabe utzi, bereziki garai hauetan zenbaitengan hitzaldi kezkagarriak entzuten direnean, gaineratu du. Gaurtik hasi eta abenduaren 16ra arte ekimen ugari antolatu dituzte, Sentsibilizazioa eta munduarekiko begirada irekitze xede dute. Gaur, giza eskubideei buruzko hausnarketa eginen dute. Eta hezkuntzari begira jarrita ere bi ekitaldi berezi antolatu dituzte. 

Abenduaren 12an Iruñeko Planetarioan bost artista bilduko dira eta giza eskubideei buruzko ipuinak kontatuko dituzte hitzaren, jolasaren eta irudimenaren bidez. Hori Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izanen da. Bigarren Hezkuntzakoentzat berriz, Gaiarre antzokian antzerkia eskainiko diete, Donde el borque se espesa.

Abenduaren 15ean 19 elkarterekin batera jardunaldiak eginen dituzte Sarasate pasealekuan. Giza eskubideez eta migrazioaz ariko dira adituak direnekin eta herritarren zalantzak eta galderak erantzutea izanen dute helburu. Hori baino lehen, ostiralean, abenduaren 14an Gaiarre antzokian Donde el bosque se espesa obra eskainiko dute eta abenduaren 16an igandearekin dantza ikuskizuna Baluarten Af Ndanza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!