Arartekora jo dute zenbait gizarte eragilek Iruñeko Udalaren "jarrera" eta "isiltasunagatik". Izan ere Mugirkortasun Ordenantzara 25 alegazio aurkeztu zituzten eta horien inguruan ez dute erantzunik edo oharrik jaso. Diote 8-80 plataformatik, Ekologistak Martxan taldetik. Greenpeace eta AMTS taldeetatik alegazio horiek forman aldetik egoki eta garaiz aurkeztu zituztela baina hala ere ez dutela deus ere jakin ordutik. Abenduaren 4an erabakia hartu zuten: Arartekora jo zuten babes eske. Onartezintzat jo dute talde horiek Iruñeko Udalak deus ere ez esatea kolektibo horiei.