Astebete da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa soziala hasi zela, gaur zazpigarren eguna du. Larraitz Amadoz Euskaraldiako Nafarroako sustatzailerekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan. Euskaraldiaren inguruan izan dituen bizipenak gurekin partekatu eta amaitzen den egunerako antolatutako ekitaldien berri eman digu.
Atzo jakinarazi zituzten behin betiko parte hartze datuak eta Euskal Herri osoko 220.000 lagunek eman dute ekimenean parte hartzeko izena. Nafarroan “gutxienez” 22.000 izan direla azaldu du Amadozek. Abenduaren 3an amaituko da Euskaraldia, baina ariketa sozialarekin jarraitzeara animatu ditu entzuleak: “12.a eguna da izango da garrantzitsuena”.