Sara Fernandezen heriotza sakabanaketak eragindakoa izan zela berretsi dute

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 30a, 09:14
Sara Fernandez gogoratzeko ekitaldia.

Hamabost urte dira Sara Fernandez errepidean hil zela, Arand de Dueron (Espainia), Valdemoroko espetxera (Madril) lagun bat bisitatzera zihoala. 

Sakabanaketa eta urruntze politikaren biktima gisa aitortzeko beharra nabarmendu dute gaur Iruñean haren egindako ekitaldian. Manifestazio bat egin dute aurrena, Baratxuri plazan hasita, Dispertsioarekin amaitu. Sara gogoan zaitugu lelopean. Aldapa kalean bukatu dute mobilizazioa, eta ekitaldia egin dute ondoren.

Besteak beste, Sara Fernandezen ahizpa Anak eta Etxerat elkarteko kideek hartu dute hitza, Fernandez eta urruntze politikaren ondorioz hildako gainerako senide eta lagunak biktimatzat aitortzeko eskatuz: "Sufrimenduarekin behingoz amaitzeko bermea izan behar dute aitortza hoiek".

Iruñeko Udalak, hain zuzen, astelehenean egin zion aitortza hori. Adierazpen bat onartu zuten udalbatzan, EH Bilduren, Geroa Bairen, Aranzadiren eta Ezkerraren botoekin, Fernandez sabakanaketaren biktima gisa aitortuz. PSNren zuzenketa batek ere egin zuen aurrera, sakabanaketa politika amaitu dadila galdeginez. Foro Sozialak "ezinbesteko pausotzat" jo zuen ekinbide hori, "bizikidetza eraikitzeko" bidean.

Karmele Solaguren sakabanaketak hil zuela aitortu du Barañaingo Udalak

Fernandez ez ezik, beste hamabost lagun ere hil dira antzeko egoeran. Horietako bat da, esaterako, Karmele Solaguren —2004an hil zen—. Barañaingo Karmele Gogoan ekimenak ekitaldi bat antolatua du haren aitortza eskatzeko; abenduaren 6an izango da, 12:00etan, Solagurenen omenezko oroigarrian. 2004-2018, ukaziotik aitortzara izenpean egingo dute ekitaldia. Gehituko duguna, lehen aldiz Barañaingo Udalak aitortu duela Karmele Solaguren sakabanaketaren biktima izan dela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!