Done Saturdin, erraldoiak eta prozesioa

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 28a, 08:21

Iruñeak bihar ospakizuna izanen du hiriko patroiaren omenez. 10:00etan irtengo da prozesioa eta erraldoi eta buruhandien konpatsa 9:30etan aterako da.

San Saturninoren eguna da biharkoa. Iruñean ospakizun handia egin ohi da eta biharkoan ere hala izanen da: 9:30ean irtengo dira autobus geltokitik erraldoi eta buruhandiak eta ordu erdi beranduago prozesioa aterako da Alde Zaharreko kaleetan barna kalejiran ibiltzeko. Panplonesa musika banda ere izanen da bihar zarzuela eskainiz Gaiarre antzokian ostegunean eta ostiralean. Bi ikuskizunak 20:00etan izanen dira eta 10 euroan jarri dituzte salgai sarrerak. 

Gabonetako argiak ere San Saturnino egunarekin piztuko dituzte 17:45ean. Udaletxeko fatxada argiztatuko dute lehenbizi eta ekitaldiak ere izanen dira plazan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!