Turistendako pisu ilegalen kontrako kontrol neurriak onartu ditu Iruñeko udalak

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 27a, 14:03

Gaur egun 285 turistendako apartamentu ditu erregistratuta eta kontrolatuta Iruñeko udalak. Bainan gehiago daudela badakite. Errolda publikoa egin dute, hiritar guztiek jakin dezaten etxe ondoko alokairuzko pisua legala edo ilegala den. Iruñeko udalak laguntza eskatzen die bizilagunei, pisu ilegalak lokalizatzeko. Iragarkiak ere kontrolatuko dituzte.

Orain arte 52 pisu turistiko ilegal topatu ditu udalak bainan errealitatea eta eskaintza egunero aldatzen da. Horregatik, hiritarren laguntza eskatu du udalak. "Ondoko etxea alokatuta dagoen edo mugimendu asko daukan hobekien dakiena bizilaguna da" azaldu dute udaletik, "erroldan kontsultatu dezakete legala edo ilegala den".  Pamplona.es web gunean errolda publikoa da. 285 pisu daude erregistratuta, horietatik %77a alde zaharra eta Iturrama auzoetan daude. Hare gehiago, Iruñean diren pisu turistikoen erdiak bainon gehiago parte zaharreko 8 kaleetan daude banatuta, Gaztelu Plaza, Estafeta, San Nicolas eta San Gregorio, Mercaderes eta kale Berrian hain zuzen ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!