Bizikletak espaloitik errepideetara jeistea aurreikusten du Iruñeko mugikortasun ordenantza berriak

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 27a, 13:40

Hiriaren abiadura moteldu, mugikortasuna lasaitu, soinuak eta hotsak baretu eta oinezkoei lehentasuna eman. Etorkizun hurbileko Iruñearen ezaugarriak dira. Iruñea 30 izendatu dute proiektua. Kale gehienetan kotxeak 30kilometro ordutan ibili beharko dira, bizikletak errepideetatik eta ezinen da zebrabideetatik gertu aparkatu, oinezkoen segurtasuna eta ikusgarritasuna bermatzeko

Bizikletei lehentasuna eman nahi zaie, protagonismoa izan dezaten hiriko mugikortasunean. Espaloietatik errepidera jeitsiko dira eta horretarako gakoa, kotxeen abiadura izanen da. Datozen hilabeteotan garatuko dute hiriko abiadura 30kilometro ordutara jeisteko erreglamendua, orduantxe zehaztuko da ere zein etorbideetan ez den ezarriko abiadura muga hori. Iruñeko sarbideetan izanen dela aurreratu du udalak.

Abiadura moteldu, bizikletak espaloietatik jeitsi eta hirugarren neurria;  oinezkoak babestea izanen da. Zebrabideen inguruko segurtasuna hobetuko da, kotxeak aparkatzeko tokiak 5metrotara aldenduz. Ikusgarritasuna irabazteaz gain, proposaturiko ereduak, kotxeak zebrabideetara gerturatu ahala abiadura moteltzera behartuko ditu enbutu bide formatu batekin. Ordenantza esan bezala abenduko udal batzarrean onartu eta 2019.urtean zehar aplikatzen joatea espero du udal gobernu taldeak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!