Gailua txikia da, poltsikoan edo ta lepotik zintzilik eraman daitekeena. Behin sakatuta ez du soinurik egiten bainan segituan udaltzaingoari balizko biktimaren kokapena bidaltzen dio. Iruñea aintzindari izanen da horrelako aplikazioa probatzen.
Gaur egun 200 emakume iruindarrek babes berezia behar dute gizonezko baten mehatxupean bizi direlako. Dohainik banatuko zaie guztiei gailu berri hau.