Bizikletendako parking sare berria osatuko du Iruñeko udalak

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 22a, 14:14

10 parking berri 500 plazekin zabalduko ditu datozen 2 urteotan iruñeko udalak. Estaliak eta bigilantziarekin izanen dira. Bertan ere, txirrindula elektrikoak alokatzeko sistema berria izanen da. Horregatik, gaur gauean bertan eten eginen du udalak NBici zerbitzua. Porrot egin du sistema honek.

Hirian bizkletak gehiago erabili daitezen beharrezkoak dira azpiegiturak prestatzea. Zentzu horretan lanean da Iruñeko udala, kaleak prestatu, hirirako sarbideak hobetuz eta gaur aurkeztu duten moduan, aparkatzeko toki berriak prestatuz. Sare estali eta bigilatua zabalduko du Iruñeko udalak. 10 parking totalean. 500plaza. Ordainpekoak izanen dira, bi euro eskas hilabetero edo ta 10xentimo orduko tarifarekin.

Parking hauetan norberak bere bizikleta aparkatzeko aukera egoteaz gain, alokairuzko bizikleta sistema berria egonen da ere. Gaur gauean bertan etengo du udalak NBICI sistema zaharra. Ez du funtzionatu, bizikletak hartzeko toki gutxi zeuden eta gainera egun kalean ziren txirrindulen erdiak matxurak zituzte. Zerbitzuen erabiltzaileekin harremanetan jarriko da Udala, sistema berrira pasatu daitezen errazteko. Abendutik aurrera bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzua egonen da iruñeko auzo guztietan. 20 alokairu puntu jarri nahi ditu udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!