"Nohizbehinkako tratu txarrengatik" kondenatu dute gizon bat haren emazteari labankada eman ondoren

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 22a, 07:54

 "Azkenean ez zuelako hil" ez diote "erailketa ahalegina" egotzi baizik eta "aldizkako tratu txarrak" eragitea. Haren emaztea "labankadaz erasotu eta itotzen saiatzeagatik" gizonari hamar hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. 

Epaileek ez dute "erailketa ahaleginik" ikusi gizonarengan haren emaztea labankadaz erasotu eta itotzen saiatu ondoren. Ebatzi dute "noizbehinkako tratu txarra" izan zela eta "azkenean libreki erabaki zuenez ez hiltzea" bere horretan utzi dute zigorra eta tratu txarrak emateagatik zigortu dute: hamar hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote gizon horri. Izan ere, jaso dute epaian, "gizonak emakumea ikusi zuenean itotzen ari zela, konszienteki eta boluntarioki erabaki zuen egoera arriskutsu horretatik ateratzea". Bikotearen seme-alaben aurrean, hiru eta sei urtekoak, saiatu zen gizona emakumea itotzen eta labanaz hiltzen. Bi haurrek oihuz eskatu zioten aitari ama hil ez zezan. 

Gizonaren defentsarako abokatuak absoluzioa eskatua zuen; Fiskaltzak zortzi urte eta erdiko espetxe zigorra eta hamar urteko urruntzea emaztearekiko eta, akusazio partikularrak hamar urteko espetxe zigorra, hamabi urteko aldentzea haren semeekiko eta kondena betetzen ari den bitartean guraso-aginte eza.

Sententzia hori sinatu dute Jose Francisco Cobo Saenzek, Bigarren Sekzioko presidente eta epai txostengilearen egilea, Ricardo Javier Gonzalez, 2016ko sanferminetako bortxaketan boto partikularra helarazi zuen bost akusatuentzat absoluzioa eskatuz. eta Raquel Fernandino Nosti, bortxaketa hartan bost gizonezkoak aske uzteko bere botoa gakoetako bat izan zen. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!