Herri garatuetako KPIaren ehuneko 20a inguru administrazio publikoetatik eratorritako kontratuetatik ateratzen da. Administrazioak beraz, badu kontratatzen dituen enpresen baldintzetan eragiteko poterea. Nafarroako Parlamentuak Kontratu publikoen legean klausula sozialak sartzeko bidea ireki zuen. Iruñeko udalak ere, egiten dituen kontratetan prezioaz gain, bestelako baldintzak ere kontutan hartuko ditu.
Urtarriletik aurrera, Iruñeko udalak eta bere enpresa publikoek eginen dituzten kontratazioetan eta erosketetan ingurugiroa, berdintasun planak, egoera zailenetan diren pertsonen kontratuak, lan baldintzak…izanen dituzte kontuan. Tokiko enpresa eta autonomo txikiei atea ireki nahi zaie horrela kontratazio publikora. Udalak azaldu duen moduan, gaur aurkeztu den estrategiak, trebakuntza emanen die enpresari txikie administrazioaren ate irekia probestu dezaten.