Iruñeko planetarioak mende laurdena beteko du azaroaren 26an. Egun horren bueltan zenbait ekitaldi prestatzen ari dira. Besteak beste, Pamplonetario 25 bira izeneko kantuz osatutako lana. Bihar Mikhail Kornienko izanen da Iruñeko Planetarioan hitzaldia emanez. Errusiako Espazio Agentziako kidea da bera eta arratsaldeko zazpietatik aurrera izanen da hizketan. Sarrera doakoa da toki guztiak bete arte.
Urteurrenaren berri eman digu Miren Karmele Gomezek; eta bide batez, euskarari lotuta wikipediako astronomiari buruzko artikuluak hobetzeko eginen duten hurrengo saioa aurkeztu digu. Astronomia eta emakumeak izango dute gaia, beraz astronomiari ekarpena egin dioten emakumeen artikuluak dira hobetuko dituztenak. Azaroaren 30an eginen dute saioa.