Ekintzailetza eta bizitokia baturik Kale Nagusiko 59.ean

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 20a, 13:45

Kale Nagusiko 59.ean dagoen eraikina etxebizitza eta lantoki bilakatuko dituzte. 

Kale Nagusiko 59.ean dagoen eraikina etxebizitza eta lantoki bilakatuko dituzte. Herritarrei egin diete proposamena: aurkez ditzatela proiektuak eta lortu dezatela beste hamaika lagunekin batera elkarrekin bizi, elkar eragin eta egitasmoa aurrera ateratzen laguntzeko.

Ekintzailetza sustatu nahi dute eraikin horren bidez. Iruñeari ekarpena eginen dioten proiektuak izanen dira bereziki interesa piztuko dutenak. 645 metro koadro ditu eraikinak, bost solairutan bereizita: lehen solairuan lantokiak izanen dituzte, bigarrenean bilerak egiteko tokia eta bulegoak, hirugarrena eta laugarrena bizitokiak izanen dira eta azken batean bilduko dira sukaldea, egongela eta liburutegia.

Apirilean esleituko dute proiektua egiteko lana eta irailean sartuko lirateke hamaika herritar horiek eraikinean proiektuarekin parte hartzera. Iruñeko Udalak Unibertsitate Publikoarekin osatutako proiektua da. Helburu du, eraikin zaharrei aukera berri bat ematea eta bizilagunen eskura jartzea. Coliving izeneko egitasmo honetan parte hartu nahi duenak, bere proiektua aurkez dezake abenduaren 20ra arte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!