Izarrei begira 25 urtez

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 20a, 08:06

Iruñeko planetarioak mende laurdena beteko du azaroaren 26an. Egun horren bueltan zenbait ekitaldi prestatzen ari dira. Besteak beste Pamplonetario 25 bira izeneko kantuz osatutako lana. 

Mende laurdena pasa da Iruñeko Planetarioak lehen aldiz ateak zabaldu zituenetik. Izarrei begira izan da urte hauetan guztietan baina Lurrean ere jarri du soa. Ekimen eta ekitaldi ugari antolatu ditu urteotan. Beste ikuspegi bat erakutsi du. Urtemuga ospatzeko ekimenak prestatzen ari dira. Besteak beste kantuz osatutako lana bat argitaratuko dute: Pamplonetario 25 bira izenekoa. Nafar musikariek hartu dute parte eta entzungai dago internet bidez esteka honetan: Pamplonetario 25 bira

Kosmonauta baten hitzaldia

Bihar Mikhail Kornienko izanen da Iruñeko Planetarioan hitzaldia emanez. Errusiako Espazio Agentziako kidea da bera eta arratsaldeko zazpietatik aurrera izanen da hizketan. Sarrera doakoa da toki guztiak bete arte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!