Bi egunez, "musikak, kulturak eta komunitateak" hartuko dute kalea, Ibaiertzean jaialdiaren bigarren edizioa izanen baita asteburuan, Iruñeko Udalak antolatuta, Iruñea Nola taldearen laguntzaz: iaz, Sanduzelaien ospatu zuten; aurten, Etxabakoitzen.
"Musika komunitatea sortzeko elementu gisa" ulertzen dute Ibaiertzeanen, Maider Beloki kultura zinegotziak azaldu duenez. Hitzorduaren helburua: "harremanak sortzea egiten den auzoan, egituraketa soziala oso anitza baita".
Hiru ildoren inguruan
Hiru ardatz dauzka jaialdiak: bat, musikarena; bi, formakuntzarena; eta hiru, auzoan esku-hartzearena. Horregatik, horma irudia margotu dute, hain justu, Etxabaikozko Herri parkean, Grupo Urdanozen 7. zenbakian, jaialdiari begira.
Iruñea Nola taldeko kide Luis Soldevillak azaldu du "normalean, jaialdietan parte hartzaileen %90a gizonezkoa dela eta musika gehiena anglosaxoia dela" eta horri "buelta ematen" saiatu direla.
Egitaraua
Maiatzak 18, ostirala
17:00: hiri-lutergintzako lantegia, Resonante Sónica Urbanaren eskutik
18:00: Afrikako perkusioko eta dantza flamenkoko lantegien erakustaldia
19:00: Basuband taldearen kontzertua, Resonante Sónica Urbanarekin
20:30: Skabidean taldearen kontzertua
22:30: María José Llergoren kontzertua
Maiatzak 19, larunbata
18:00: AFRO URBAN DANZ KLUB
20:00: Nizuri Tazuneri taldearen kontzertua
21:30: La Perla taldearen kontzertua
23:30: Booty Riots dantzaldia