Jardunaldi antikapitalistak, Maravillas gaztetxean

Euskalerria Irratia 2018ko maiatzaren 3a

"Modu kolektiboan ikasteko, eztabaidatzeko eta formakuntzarako ekimenak" antolatu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxean, "langile boterea eraikitzeko".

"Langile Boterearen eraikuntzaren bidetik, egungo langile klasekook zer nolako aukerak eta horiek zein modutan aplikatu ditzakegun ikasteko batu gaitezen. Guk autogestiotik eta norbanako bakoitzak bere borroka frontetik, bateratasunean, injustizia ororen kontra altxatzen den ukabila osatzen dugu", esan dute Maravillas gaztetxeko kideek, Jardunaldi antikapitalistak aurkezterakoan.

Anitza izanen da maiatzarako antolatu duten egitaraua: gaztetxeei eta klase borrokaren inguruko hitzaldia, "Elkartasun komiteen aurkezpena", Iruñerriko langile klasearen ibilbidea, pentsionistak borrokan, Yo, Daniel blake proiekzioa... "Mundu justuago baten alde borrokan" aritu zirenak omentzeko era onena "borrokan jarraitzea" delako egin dituzte jardunaldiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!