Planetarioak mahai-inguruak antolatu ditu ikasle eta familiak aholkulariekin elkartu eta adituen esperientziaren bitartez STEM zer den aditzera emateko.
Mahai inguru hauek STEM Planeta izeneko hezkuntza-programaren baitan kokatzen dira, eta horren helburua STEM (ingeleseko sigletatik zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) zer den ezagutaraztea da, arlo horietan orokorrean ikasleen artean bokazioak sustatzeko, eta bereziki, nesken grina pizteko. Zentzu horretan, diziplinak hurbiletik ezagugu nahi dituzten DBHko neska-mutilak, gazteak, familiak eta irakasleaentzat prestatu dituzte jardunaldi hauek. Hizlari moduan adituak, ikerlariak, irakasleak eta ikasleak izanen dira. Sarrera doakoa izanen da aretoa bete arte.
Ekimen honetatko bultzatzaileek adierazi duetenez, parte hartzea sustatu nahi dute :“Jardunaldi parte-hartzaileak egin nahi ditugu eta publikoak galderak egin ditzala nahi dugu, euren zalantzak eta kezkak plazaratu ditzaten. Adituek euren esperiantzia nolakoa izan den agertuko dute.”
HIZLARIAK:
maiatzak 2 asteazkena
S32 Elikadura katea + S34 Osasuna
- María Jesús Grilló (IDAB/CSIC)
- Sarah García (IDAb/CSIC)
- María Sola (CINFA)
- Maite Solas UNAV
- Carol Bejarano (IDEN BIOTECHNOLOGY)
- Susana Grocin ((IDEN BIOTECHNOLOGY)
maiatzak 3 osteguna
S3.5 Turismo integrala + S3.6 Sorkuntza industriak eta industria digitalak
- Ana Monreal (IAR)
- Ambrosio Liceaga (ISC)
- Josu Irisarri (I2TEC)
- Onintza Sayar (Pharmamodelling)
- Javier Lacunza (NICDO-Baluarte)
Apirilaren 25ean lehenbiziko mahai ingurua ospatu zen, eta horretan, Marian Garayoa (AIN), Ibai Inziarte (Aldakin), Joaquín Sevilla (UPNA), Mónica Aguado (CENER) eta Inés Castiella (GAMESA) Automobilgintza eta mekatronika alde batetik eta Energia berriztagarriei buruz hizketan aritu ziren.
Informazio gehiago www.stemplaneta.eus webgunean.