Esther Lekunberri

Euskalerria Irratia 2018ko api. 23a, 20:18

Esther Lekunberri 'Artileen neska' bezala ezagutzen du jende askok. Iruñeko Pozoblanco kalean duen dendan, trikotatzeko mota guztietako material eta tresnak saltzeaz gain, ikastaroak ere ematen dituzte. Azken bolada honetan eskoletan ere puntu klaseak ematen dizkie haurrei, Barasoaingo eskolan, esate baterako. 

Aurreko urteotan artelan ikusgarriak egin izan ditu Iruñean. Gazteluko Plazako kioskoko zutabeak kolorez jantzi zituen esate baterako. Laster ikusiko dugu aurten Udalarekin batera, zer lan berezi prestatzen ari den.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!