Aralarko Aingeruari harrera eginen dio Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2018ko api. 10a, 08:11
Aralarko Aingerua Udalean. Arg:navarra.es

Joseba Asiron alkatea eta udal korporazioa izanen dira. 17:30ean izanen da harrera, gaur. 

Aralarko Aingeruaren irudia iritsiko da Iruñera. Eta Udalak ere harrera eginen dio gaur. Joseba Asiron alkatea izanen da une horretan eta baita udal korporazioa ere. 17:30ean dago aurreikusia Aingeruaren bisita udalean. Atarian hartuko dute lehenbizi eta gero harrera egiteko gelara joko dute guztiek. Asironek berak hitz hartuko du, baita Aralarko santutegiko kapilauak ere. San Fermin ikastolako abesbatza ere izanen da kantuan: 'Mikel, Mikel' eta 'San Migelen bertsoak' abestuko dituzte. 

Atzo iritsi zen Aralarko Aingeruaren irudia Iruñera. San Nikolasen Atarian izan zen 19:30ean eta igandera arte izanen da hiriburuan. Ikastetxeetara, erakundeetara, elizetara eta beste zenbait txokotara iritsiko da haren bisita. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!