Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

UEUren Iruñeko udaberriko eskaintza prest

Euskalerria Irratia 2018-01-17 18:53   Gizartea  Iruñea

Sei ikastarok osatzen dute otsaila eta maiatza bitarteko UEUren eskaintza propioa. Hauetaz gain Nafarroaren historiari buruzko beste bat eskainiko dute Euskokultur Fundazioarekin elkarlanean.

Harremanak modu harmonikoan nola landu, hezkuntza eta heziketa gai mamitsuak eta errealitateak kontatzeko maneren inguruko azterketa izanen dira otsailaren 10etik aurrera Iruñean UEUk antolatutako ikastaroetan  jorratu dituen gaiak. Bestalde, eta aurreko urteotan bezala, Nafarroako historiari buruzko ikastaroa eskainiko du Bixente Serrano Izkok.

 

Udaberriko eskaintza

Euskokulturrekin elkarlanean

Udari begira

2018an Udako Ikastaroen 46. ikastaldia eginen da eta horri begira hasi dira jada dena antolatzen. Urtarrilaren 31ra arte zabalik dago  proposamenak bidaltzeko epea.

Antolatzaileek adierazi dutenez “UEUren sarea zabala da eta horri esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita baitago deialdi hau.”

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa