Kirol merituaren urrezko domina Barriola eta Irujorentzat

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 15a, 17:18

Horretaz gain, Zilarrezko 24 Domina eman dizkie beste hainbat pertsonari, zuzendaritza-lanen edo lan teknikoen bidez kirola sustatzeko egin duten guztiagatik.

Gaurko bilkuran, Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu du, eta, haren bidez, Abel Barriola Ezkurrari eta Juan Martínez de Irujo Goñiri eman dizkie Nafarroako Foru Komunitateko Kirolaren 2017ko Urrezko Dominak, «pilotari profesional gisa aritu diren urteetan pilotaren munduari egin dioten ekarpen handiagatik».

Gainera, Gobernuak beste foru-dekretu bat ere onartu du, eta, haren bidez, Zilarrezko 24 Domina eman dizkie beste hainbat pertsonari, 25 urtez baino gehiagoz «zuzendaritza-lanen edo lan teknikoen bidez kirola sustatzeko egin duten guztiagatik».

Abenduaren 1ean banatuko dira sari horiek, 2017ko Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldien harira.

 

Kirol Merezimenduaren Urrezko Domina, arlo honetan Nafarroan dagoen sari nagusia

 

Abel Barriola

(Leitza, 1978) 18 urtez izan da pilotari profesionala, eta hiru pilota-txapelketa irabazi ditu: buruz burukoa, binakakoa, eta lau eta erdikoa. Gobernuak nabarmendu du «kirol-bizitza osoan zehar erreferentziako atzelaria izan dela, eta harreman berezia izan duela pilotazale guztiekin».

Juan Martínez de Irujo

(Ibero, Oltza Zendea, 1981) 13 urtez izan da pilotari profesionala, eta 5 aldiz izan zen buruz buruko txapeldun, 5 aldiz binakako txapeldun, eta 3tan lau eta erdiko txapeldun. Gobernuak nabarmendu du «aldaketa handia eragin duela urte horietan, eta garai bat markatu du pilota profesionalean».

Zilarrezko 24 Domina

«Zuzendaritza-lanaren edo lan teknikoaren bidez Nafarroako kirola sustatzen egin den guztiagatik» eman ditu Gobernuak Zilarrezko 24 Dominak.

Pertsona hauek saritu dira, merezimendu hauengatik:

- Ricardo Abete Carlos, 25 urtez baino gehiagoz beisbola sustatu duelako, bai Nafarroako Beisbol Federazioan, bai talde hauetan ere: C.A.D. Irabia, José Mª Huarte, C.D. Amaya eta Nafarroako selekzioak.

- Manuel Azcona Azparren, 27 urtez txirrindularitza sustatu duelako, Alas eta Galibier txirrindularitza-elkarteetan.

- José Manuel Blanco Alonso, 30 urtez txirrindularitza sustatu duelako, Nafarroako Txirrindularitza Federazioan. Orobat, pistako modalitatea bultzatu du, baita Tafallako Cidacos Futbol Trofeoa ere.

- Francisca Bretos Andueza, Nafarroan emakumeen mendizaletasunaren aitzindari izateagatik eta aldizkari, egunkari eta liburuetan kolaboratzeagatik. Ángel Olorónen kolaboratzailea ere izan da.

- Alberto Buñuel Garnica, 25 urtez baino gehiagoz txirrindularitza sustatu duelako Tuterako Musikaria taldean.

- Pablo Carpio Navarro, 25 urtez baino gehiagoz beisbola sustatu duelako, bai Nafarroako Beisbol Federazion, bai Jesuitinas, C.A.D. Irabia eta José María Huarte elkarteetan.

- Jesús María Ederra Fernández, 25 urtez baino gehiagoz judoa eta futbola sustatu duelako, C.A.D. San Juan/Donibane eta Lagunak taldeetako entrenatzaile gisa.

- Pello García Aizpún, 30 urtez baino gehiagoz futbola sustatu duelako, Arakil bailaran, Zaldua taldean eta Eloko Higa trofeoan.

- Beatriz García Redín, 25 urtez baino gehiagoz Nafarroako Eskubaloi Federazioan aritu delako, hain zuzen ere, Lurraldeko Lehiaketa Batzordean.

- Félix Lafuente Arruti, 30 urtez baino gehiagoz futbola sustatu duelako, C.D. Azkoien elkartean eta Azkoienen.

- Juan Andrés Mármol Echeverría, 30 urtez baino gehiagoz piraguismoa sustatu duelako, Nafarroako Erriberan, Team Mármol piraguismo-taldean eta Tuterako Quetzal mendi-elkartean.

- José María Martínez Peñuela Viserda, 25 urtez baino gehiagoz golfa sustatu duelako, Ultzamako golf-elkartean eta Nafarroako Golf Federazioan.

- Miguel Ángel Monreal Sevilla, 30 urtez baino gehiagoz judoa sustatu duelako, Aikido espezialitatean.

- Pedro Moreno Recalde, 25 urtez baino gehiagoz futbola sustatu duelako, Anaitasuna kirol-elkartean eta Boscos trofeoaren taldean.

- Juan Carlos Olea Martínez, 31 urtez errugbia sustatu duelako, hainbat zereginetan.

- Francisco Javier Ordoki Larretxea, 30 urtez baino gehiagoz pilota sustatu duelako, Txaruta eta Erreka kirol-elkarteetan eta Nafarroako Euskal Pilotako Federazioan.

- Alfredo Pérez Jiménez, 25 urtez baino gehiagoz saskibaloia sustatu duelako, Azkoienen, nagusiki emakumeen saskibaloia.

- Marta Ripoll Calvet, 27 urtez baino gehiagoz atletismoa sustatu duelako, Ederki elkartean eta Nafarroako Atletismo Federazioan,baita emakumeen eskubaloia ere, Burlatan.

- Marta Ruiz Egozcue, 25 urtez patinaje artistikoa sustatu duelako Nafarroan.

- Pedro Sarasíbar Latasa, 27 urtez baino gehiagoz patinaje artistikoa sustatu duelako, bai Nafarroako Patinaje Federazioan, bai C.D. Amaya elkartean.

- Miguel Ulaiar Mendiola, 30 urtez baino gehiagoz mendizaletasuna sustatu duelako Sakanan, Sakanako Mendizaleak elkartean eta Etxarri Aranatzeko Udaberri eta Larrañeta elkarteetan.

- Andrés Uterga Sanz, 28 urtez baino gehiagoz atletismoa sustatu duelako, Hiru-Herri elkartean eta Nafarroako Atletismo Federazioan.

- Fernando Velázquez Caballero, 30 urtez baino gehiagoz saskibaloia eta beste kirol batzuk sustatu dituelako Barañainen, bereziki Saski elkartean.

- Marina Zapata Gutiérrez, 25 urtez baino gehiagoz hipika sustatu duelako, Zolina klub hipikoan eta Nafarroako Hipika Federazioan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!