Matias Múgica iruindarrak irabazi du itzulpeneko Euskadi saria, François Villonen 'Testamentua' euskaratzeagatik

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 11a, 20:54

Euskadi Literatura Sarietan Leire Bilbaok Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria irabazi du, Ander Izagirrek Gaztelaniazko Saiakera eta Mikel Valverdek Literatura Lanaren Ilustrazioarena. 

Donostiako Tabakalerako Ubik liburutegian izandako prentsaurrekoan, lau kategorietako irabazleak ere izan dira, eta saria eskertu dute. Azaroaren 13an, Bilboko Zentroan, banatuko dira aurtengo Euskadi Literatura Sariak beren zazpi modalitateetan. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria izango du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu liburua beste hizkuntza batean argitaratuz gero.

Matías Múgica
Iruñean jaio zen, 1961. Filologia Klasikoa ikasi zuen, eta Itzulpen Masterra egina du. Nafarroako Administrazioan lan egin du itzultzaile eta editore. Hainbat autoreren lanak itzuli ditu, besteak beste, L.F. Céline, Joseph Roth, Goethe, Bocaccio, Maupassant.

Leire Bilbao

Ondarroan jaio zen, 1978. Haur literaturan ibilbide oparoa izateaz gain, helduentzako bi poema liburu ditu: Ezkatak (Susa, 2006) eta Scanner (Susa, 201). Poema horietako batzuk antologia ezberdinetan jaso eta hainbat hizkuntzatara itzuliak izan dira. Kantu ere bihurtu dituzte zenbat musikarik.

Hauek dira argitaratutako liburu batzuk: "Armairu barruan ipuinak irakurtzen zituen neska" (Erein, 2010),  "Euli bat dut bihotzean" (Elkar, 2013), "Gerrak ez du izenik" (Pamiela, 2013 Etxepare saria) eta "Doministripu jauna" (Elkar, 2014).

Ander Izagirre

Donostian jaio zen, 1976. Ander Izagirrek oinekin idazten du. Erreportajeak argitaratu ditu Karakorumeko mendietako zamaketariez, Txernobylen bizirik iraun dutenez edo El Hierro uhartean hodeiak jetzi zituen baserritarraz. Europako Prentsako 2015eko Saria jaso zuen Kolonbiako krimen militarrei buruzko erreportaje batengatik: “Así se fabrican guerrilleros muertos”.

Libros del K.O. argitaletxean beste lan batzuk argitaratu ditu: "Plomo en los bolsillos", "Mi abuela y diez más", "Los sótanos del mundo", "Beruna patrikan eta Cansasuelos".

Potosí liburuan aparteko aberastasunaren eta pobrezia izugarrienaren mekanismoak daude. Potosí liburuan indarkeria dago. Katearen amaieran meategian lan egitera sartzen den hamabi urteko neskato bat dago. Neskato horren izena Alicia da eta Potosí-k haren istorioa kont

Mikel Valverde

Vitoria-Gasteizen jaio zen, 1966. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Teknika Grafikoen espezialitatean. Octopus eta La Luna de Madrid argitalpenen laguntzaile izan zen, eta 1985ean Tebeos Kopón taldea sortu zuen. Urte horretan bertan Vitoria-Gasteiz, los felices 85 obran parte hartu zuen, eta hurrengo urtean Gaztela eta Leongo Komikiaren III. Erakusketako lehen saria lortu zuen.

Haur eta Gazte Literaturako bere ilustratzaile-lana 1995ean hasi zen, eta harrezkero ez da geldi egon. Sektoreko argitaletxe espainiar hoberenekin argitaratu du, eta bere lana nabarmena da hainbat bildumatan ospe handiko egileekin batera, hala nola Bernardo Atxaga edo Luisa Villar Liébana. Alderdi profesional horrekin batera, komikiak sortu eta agendak, gidak, diskoen azalak, liburuxkak eta kartelak diseinatzen ditu. 2005ean, Ilustrazioko Nazioarteko Fundación SM Saria lortu zuen, Paula en Nueva York obrarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!