Euskararen Erabilera Administrazioan Arautzeko Legea aztertu du oraingoan Nafarroako Kontseiluak. Ia osotasunean ontzat jo badu ere, zenbait ataletan desadostasunak azaldu ditu Kontseiluak. Ana Ollok, Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilariak azaldu duenez
Desadostasun gehienak eremu ez euskaldunerako eta eremu mixtorako proposatutako zenbait aldaketetan izan dira. Euskara meritutzat hartzerako unean hazkunde esponentziala eskatzen du Gobernuak. Gaur egun, esate baterako, eremu ez euskaldunean euskara jakiteak ez du batere punturik ematen lan eskaintza publikoetan, ingelesa, frantsesa edo alemana jakiteak bi puntu ematen duen bitartean. Gobernuaren egitasmo honen aurrean aldaketak eskatzen ditu Kontseiluak. Euskararen balorazioak eragina sor lezake administraziora sartzerako unean, uste dute. Kontseiluko bost kideetatik batek, Socorro Sotesek, Gobernuaren proposamena defendatu du, hala ere.
Euskararen inguruan egindako azken ikerketak dio 69.000 euskal hiztun aktibo bizi garela Nafarroan, eta beste 55.000 euskaradun pasiboak direla. Gazteen artean, lautik bat da euskalduna. Errealitate horri erantzuna emateko Euskararen Erabilera Administrazioan Arautzeko Legea ari direla lotzen berretsi du Ollok.