Txantrearen izen ofizial bakarra 'Txantrea' izateko eskatu dute, 'Tx'-z

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 9a, 08:53

Hamazazpi auzo elkartek Txantrearen izen ofizial bakarra 'Txantrea' dela berresteko eskatu diote udalari, 1992ko foru dekretuak dion gisan. Aldaketa "herritarren interesetatik urruti" dagoela esan du UPNk.

Txantrea 'tx'-z idaztea. Horixe auzoko hamazazpi elkartek Iruñeko Udalari luzatutako eskaria. Izan ere, hala jasota dago 212/1992 foru legean eta, adituen arabera, euskarazko izena da jatorrizkoa. Hain justu, tokiko toponimia jasotzen duen foru legean, 'Txantrea' da jasota dagoen izen bakarra; aitzitik, 'Chantea/Txantrea' izendapena erabili izan du orain artean udalak

Apirilean aurkeztu zuten proposamena elkarteek, eta oraindik ez dute erantzunik jaso; nolanahi ere, Iruñeko Euskara zerbitzuak aldeko txostena egin du, "toponimiaren eta indarrean dagoen arautegiaren ikuspegitik". Oraindik konfirmatuta ez badago ere, UPNk ziurtatu du aldaketa "herritarren interesetatik urruti" dagoela. 

Mikel Belaskoren dekalogoa

1774. urtetik toki izen gisa erabili izan dute Txantrea izendapena, Mikel Belaskok azaldu duenez. "Zer esan nahi du Txantrea izenak? Txantrearen esanahia “xantrea” edo “txantrea” da. Txantre hitzak jatorri frantsesa du eta hitz hori bai gaztelaniak eta baita euskarak ere mailegu bezala hartu zuten katedraleko koroa zuzentzen zuen pertsona izendatzeko. Garrantzi handiko dignitate bat zen, zeinak gaztelaniaz chantría izena hartzen zuen eta euskaraz xantregoa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!