Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Balerdi Balerdi, 'Kantu eta Hitza' zikloko lehena

Euskalerria Irratia 2017-05-16 12:56   kultura  Iruñea

Ostegunero izanen dira kontzertuak, 20:30ean, Erraldoien Txokoan, Iruñeko Udalaren eskutik. Izaro, Aintzina, Lurpekariak eta Anje Duhalde ariko dira, besteak beste.

Lehen hitzordua, eskarmentu handiko Balerdi Balerdi rock taldearekin. Ostegun honetan bertan ariko dira Erraldoien Txokoan. Galtzen ikasteko metodoa beren azken lana aurkeztuko dute, Toño Muro abeslari eta gitarra joleak azaldu duenez.

Balerdi Balerdi ez da izanen Kantu eta Hitza musika zikloan oholtzara igoko den bakarra, askotariko talde eta bakarlariak ekarriko baitutuzte: folka, jazza, pop musika… Guztien neurrira pentsatuta egonen da. Ez da kasualitatea. "Aniztasuna" izan da taldeak aukeratzerako orduan erabilitako irizpideetako bat, ez bakarra dena dela, Maider Beloki kultura zinegotziak azaldu duenez: generoa, jatorria eta beste ere kontuan izan dituzte.

Taldeen zerrenda zabala

Zabala da Erraldoien Txokora etorriko diren taldeen zerrenda: maiatzaren 25ean, Maite Mené bakarlariak abestu eta bere disko berri aurkeztuko du, Oinutsik ibiltzea. Ekainean, Aintzina taldeak kosinatik kanberala diskoa taularatuko du. Ostean, Mixel Ducauren eskutik Bidaia taldea etorriko da, Hitza lana aurkeztera, euskal musika, framenkoa eta karibeko doinuak nahastuz. Ekainaren 15ean, Lurpekariak aileragatuko dira, Free jazz y sunpriñu emanaldiarekin. Azkenaurreko hitzordua, Anje Duhalderekin. Ibilean lana aurkeztuko du. Amaitzeko, sortzaile gazte batek itxiko du zikloa: Izarok.

Iruña kultura da webgunean aurki daiteke informazioa osorik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa