Mugikortasunak eta batez ere Pio XII. etorbidearen planteamenduan ikusi dute krisia, baina "agian sustrai sakonagoak ditu", esan dute komunikabideetara igorritako oharrean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak. 10:30ean azalpenak emanen dituzte alderdi horietako ordezkariek agerraldia iragarri baitute.
Joseba Asiron alkateak esan duena da badirela ikuspuntu desberdinak mugikortasun arloarekin zerikusia dutenak baina akordioa erdiesteko borondatea badagoela ere uste du. Dena dela, harrituta azaldu da horrek "udal gobernuaren krisia" eragitea diotenarekin bat ez datorrelako.