Korrika 20

Korrika igandean amaituko da Foruen Monumentuaren ondoan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 5a, 21:44
Arantxa Ilarregi, Reyes Ilintxeta eta Asier Amondo

12:30ean lekukoari ongi etorria eginen zaio. Ondoren festa piztuko da Alde Zahar osoan. Iruñerriko ordutegiak eta festaren egitaraua eman dute ezagutzera. 

Hilaren 9ko bukaera-egun handia aurkezteko prentsa-agerraldia egin

dute gaur AEK eta KORRIKAren arduradunek. Haiekin batera, Reyes

Ilintxeta kazetaria izan da, bukaerako ekitaldi nagusiaren aurkezlea.

Asier Amondok, KORRIKAren arduradunak, nabarmendu du Iruñea

dela KORRIKAren bukaera gehien ezagutu dituen hiriburua, eta

AEKrentzat sekulako pizgarria dela 20. edizioa Nafarroako hiriburuan

amaitzea. Iruñean nahiz Nafarroan eman den aldaketa instituzionalak

urte beltzen aroaren amaiera ekarri duelako. Une ezin hobean dator

herri honek duen ekimen zirraragarrienaren 20. aldia.

 

12:30ean lekukoari ongi etorria eginen zaio Foruen Monumentuaren

ondoan izanen den ekitaldian. Hona iritsi baino lehen 20. Korrikak

Iruñerrian ibilbide luzea eginen dueta honekin

batera azken kilometroetan nortzuk izanen diren jakinarazi da: 2546

Gehiengo sindikala; 2547 Alderdi politikoak; 2548 Etxerat: 2549

Udalbiltza; 2550 Gure Esku dago; 2551 Berria; 2552 UEMA; 2553

Euskaltzaindia; 2554 EHIGE; 2555 Ikastolen Elkartea; 2556

Kontseilua; 2557 AEK.

 

Egun osoko jaia

Era berean, Arantxa Ilarregik, azken eguneko arduradunak, azaldu du

egun osorako prest dagoen egitaraua. Igandean, gainera, eguraldiak

lagunduko du, eta, beraz, 20. KORRIKAk bukaera itzela izanen du.

Horretarako hiru gune nagusi izanen dira: Labrit, non bertso bazkaria

eta Dantzarorekin dantzaldia izanen den; Baratxurien plaza eta

Aduanako txokoa familen gunean izanen da. Bertan sukaldea eta

taloak izateaz gain, tailerrak, gaztelu puzgarriak, edoskitze gunea eta

taula gaineko hainbat ekitaldi izanen ditugu; Antoniuttin kontzertuak

izanen dira. Honekin guztiarekin San Frantzisko plazan Errigora azoka

muntatuko da eta San Nikolas plazan Artisau azoka izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!