"The Icer Company" Iker Ziaren proiektu pertsonal gisan 2013an abiatu zen proiektua, talde sendo bilakaturik agertzen zaigu orain. Guztion artean melodiak eta musika landu ondoren, hainbat laguni nahi zutenari buruz idaztea eskatu zieten. Horrela bildu zituzten 13 kontakizun eta 13 istorio; Belurbe, asmatutako hirian gertatzen diren istorioak.
Bihar, ostirala jarriko dute diskoa salgai eta aurkezpen akustikoa eginen dute ELKAR megadendan 18:30ean.