Martxoaren 1etik 15era Iruñeko Haur Eskoletarako matrikulazio epea zabalik

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 14a, 20:20

Arg: www.pamplona.es

1.324 plaza eskainiko dira denera, horietarik 439, %33, euskaraz. Tarifak %63ra arte jaitsiko dira errenta baxuenak dutenentzat eta guraso bakarreko familientzat.

Iruñeko Haur Eskolen Organismoak onartu duenez, 2017-2018 ikasturtean plaza guztietatik 599 gaztelaniaz izanen dira eta haietariko 335tan ingelesezko aktibitateak eskainiko dira.  Bestalde 411 euskaraz izanen dira. Egun osokoak: 102  Donibanen, 101 Printzearen Harresin, 82 Izartegin, 82 Goiz Eder-en eta 44 egun erdikoak Goiz Eder-en.  Bestalde Nafarroako Gobernuak kudeatzen dituen Iruñeko bost eskoletan 314 plaza eskainiko dira, horietako 28 euskaraz Alde zaharreko eta Sanduzelaiko eskoletan.

Datorren astean ezagutzera emanen da zenbat plaza gelditzen diren libre ikasle berrientzat.

Ikastetxeetan edo Deskalzos 72ko Udalaren Kultura Alorreko bulegoetan eman ahal izanen dira bi sareetako zentroetako eskaerak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!