Google Drive zerbitzuaren aukerak euskaraz gaur #MartesTIC zikloaren baitan

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 14a

Arg. www.elgrupoinformatico.com

Telekomunikazio-ingeniari eta artista digital José Luis Asensio arituko da hizlari. Mendillorriko Civivoxean izanen da 19:00etan. Sarrera librea. 

Civivox sarearen #MartesTIC mintegi eta lantegi-zikloak Google Drive zerbitzuaren aukera guztiak azalduko ditu aste honetan. Google Drive hodeian datuak biltzeko Google-ren zerbitzu bat da.

Eskola-teknologiko horretan zehar, Drive-ren erabilera nagusiak azalduko dira, eta irakatsiko, besteak beste, hodeia disko gogor gisa erabiltzen, online formularioak eta inkestak egiten,  elkarlanean partekatutako dokumentuetan aritzen aldaketen berri emanez, eta tauletarako script txikiak programatzen.

Astearte honetako mintegiaren ondoren, #MartesTIC zikloaren beste saio bat egonen da otsailaren 21ean, Kondestable Civivoxean: ziberbullying-a prebenitzeko lantegi bat. Julen Linazasoro izanen da lantegiaren arduraduna –teknologia berrien profesional eta zibersegurtasuneko gaietan prestatzailea–. Jazarpen teknologikoari nola aurre egin azalduko du, eta bestelako gaiak landuko ditu, hala nola besteen onespena, ezberdina izatea, baloreak eta etika, enpatia eraikitzea eta besteekiko konexioa.

 

#MartesTIC. Informatikari buruzko mintegiak eta lantegiak. Hurrengo saioak

-          Otsailak 14, asteartea. 19:00. Mendillorriko Civivoxa

Google Drive, lankidetzazko tresna

Jose Luis Asensio, telekomunikazio-ingeniaria eta artista digitala

-          Otsailak 21, asteartea. 19:00. Kondestable Civivoxa

Prevención del ciberbullying

Julen Linazasoro, teknologia berrietan profesionala eta prestatzailea zibersegurtasunean

-          Otsailak 28, asteartea. 19:00. Juslarrocha Civivoxa

Software librearen aldeko apustua

Jose Luis Asensio, telekomunikazio-ingeniaria eta artista digitala

-          Martxoak 14, asteartea. 19:30. Mendillorriko Civivoxa

Impresoras 3D

César Anguiano, Nafarroako Robotika Elkarteko presidentea

-          Martxoak 28, asteartea. 19:30. Juslarrocha Civivoxa

Derechos y privacidad como personas usuarias de internet y aplicaciones

Miren Loinaz, diseinatzaile grafikoa eta informatikako programatzailea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!