Martxan da Iruñeko Udalaren etxebizitza planaren bigarren fasea: 2017an, 60 etxebizitza gehiago zaharberrituko dituzte, larrialdi egoeran dauden horiek bizileku "duina" izan dezaten. Hala, 650.000 euroko inbertsioa eginen dute, eta iaz egokitutako 63 bizitokiak aintzat, hartuta, 123 dira guztira udalak behar egoeran daudenei behin behinezkoz eskainitzen dizkien etxeak. Orotara 1.250.0000 euroko inbertsioa gauzatu dute.
2016ko apirilean abiatu zuen Iruñeko Udalak Etxebizitza Bulegoa, propio etxetoki premian zeudenei laguntzeko ordenantza aprobatu ostean, eta, horrez geroztik, 214 eskari jaso ditu, herritarren partetik.
Non daude zaharberritutako pisuak?
Udal jabetzakoak diren etxebizitzen errolda egin du Etxebizitza bulegoak eta zahar-berritze lanean ari da oraintxe. Momentuz, Sandua, Santa Luzia eta Joaquin Beunza pasabideetan, San Pedro auzoan eta Dormitaleria, Nazario Karrikiri eta Garde zaharkalean kokaturiko pisuak atondu ditu. Orain, Garde kaleko beste batzuk moldatzen hasiko da, eta, horrez gainera, autobus geltoki zaharrean dauden pisuak zaharberritzeari ere ekinen dio. Guztira, 10.000 eta 11.000 euroko gastua izanen du pisu bakoitza berreskuratzeak.
Diru sarrera urria dutenei zuzenduriko zerbitzua da. Informazioa nahi duten orik kale nagusiko 59. zenbakira jo dezakete.