Kalitatea hobetu, jaki gozo eta elikaduraren aldetik hobeak lortzea da menu osasungarrien programaren helburu nagusiak. Era berean jasangarritasun irizpideak agertzen dira azpimarratuak egitasmo honetan.
Iruñeko Udalak kudeatzen dituen hamabi eskoletatik hamaikan bazkaria eskaintzen zaizkie haurrei. Guztietan egun elikagai prozesatuak dira. Ikerlan honek proposatzen duena, aldiz, bada bertan edo ahalik eta gertuen presta daitezela haurtxoentzako menuak eta bertako elikagaiekin. Ekoizleekin eta enpresa txikiekin jarriko dira harreman zuzenean eskola guztiak menuen prestaketa antolatzeko. Horrela, oinarrizko elikagaiek (ogia, patata, esnekiak eta olioa) kalitate gorenekoak izanen dira. Honetaz gain Nafarroako haragia, bertako barazki eta frutak ekologikoak, Valentziako laranja eta mandarinak, Kanarietako platanoak eta hemengo jogurt naturala eta azukrerik gabea hautatzea gomendatzen dute ikerlan honetan.
Bestalde, egitasmoa ekonomikoki bideragarria dela erakusten du lan honek.