Omenaldia eginen diote larunbatean Iñlaki Garcia Koch solidarioari, Agoitzen, urtarrilaren 4an Iruñean zendu ostean. Itoizko urtegiaren kontra sutsuki borrokatu zen ekintzaileetako bat izan zen, eta lau urte eman zituen espetxean, ekintza horren ondorioz.
Julio Villanueva ekintzaileak egindako adierazpenen arabera, espetxean pasatako urteek bereziki markatu zuten Kochen bizitza, eta, horregatik, espetxealdiaren ondorioekin lotu du Villanuevak heriotza bera ere.