"Prekarietatea" salatu eta baldintza "duinak" eskatu dituzte larrialdi zerbitzuetako langileek

Euskalerria Irratia 2017ko otsailaren 1a

Argazkia: Nafarroako Ospitale Guneko larrialdi zerbitzuetako laguntzaileek, erizainek eta jagoleek egindako agerraldia. / @SaioaAlkaiza

Larrialdiak zabaldu zirenetik, “jasanezina” da egoera, eta “konpondu beharrekoak okerrera egiten du, egunez egun”, erizainek, jagoleen eta laguntzaileek salatuz dutenez.

Nafarroako Ospitale Guneko Larrialdi zerbitzuetako laguntzaile, erizain eta jagoleek agerraldia egin dute gaur goizean, baldintza “duinak” galdegiteko; izan ere, larrialdiak zabaldu zirenetik, “jasanezina” da egoera, eta “konpondu beharrekoak okerrera egiten du, egunez egun”.

Lan egiteko baldintza “kaxkarrak”, “antolakuntza eza” eta “zerbitzuaren beharrei erantzuten ez dien  buruzagitza” dituztela salatu dute, baita zerbitzuaren arduradunek “borondaterik” ez dutela egoerari buelta emateko.

Askoratiko arazoei egin behar diete aurre larrialdi zerbitzuko laguntzaile, erizain zein jagoleek: espazio faltari, ohe eta aulki "eskasiari", beharren aurrikuspen "txarrari", "motibazio faltari"… egungo langile kopuruak, gainera, "ezin dio aurre egin zerbitzuaren beharrei", idazki baten bitartez langileek salatu dutenez.

Horregatik, langileak prekaritate egoeran daudela kritikatuta, eskari argiak egin dituzte: “egoki” banatutako espazioa; lan baldintza “duinak”; lan egiteko materiala; “zerbitzuaren kalitatea bermatuko duen langile kopuru egonkorra”; etengabeko formakuntza; eta, “batez ere, liderrak izanen diren kudeatzaileak, zerbitzua koordinatuko dutenak, berriz ebaluatuko dutenak eta kalitatezko talde lanaren alde borrokatuko direnak”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!