Bi aste barru prest izanen da autokarabanentzako gunea

Euskalerria Irratia 2017ko ots. 1a, 10:48

Iruñeko Udaleko Hirigintza batzordeko zinegotziak izan dira gune horretako lanak nola doazen ikusten. 

Iruñeko Udaleko Hirigintza batzordeko kideak berriz Trinitarioen parkean izan dira. Karabanentzako gunea eraikitzen ari dira han eta lanak, obrak nola doazen ikustera hurbildu dira.

33 karabana edo furgoneta hartzeko lekua izanen da. Belardiarekin eta halako ibilgailuek behar dituzten azpiegiturekin: argindarra, ura, ur-zikina botatzeko hodia eta beste.

Bi asteren buruan amaitua izanen dira lanak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!