“Ni ez ezagutu arren, abestiak entzuten dituenak ikusiko du nolakoa naizen”

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 31a, 19:40

Urte batean sekulako jauzia eman du Mallabiko gazte honek. Izaro Andrés Zelaietak abestiak konposatzen hasi zenetik espero ez zuen arrakasta lortu zuen. 

Jendearen harrera beroa ikusita crowdfunding kanpaina jarri zuen martxan bere diskoa grabatzeko asmoz. Dirua berehala lortu ondoren, hamahiru abesti biltzen dituen “Om” izeneko lana argitaratu zuen. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egindako abestiak entzuten ahal dira bertan, estilo desberdinetan abestuak. 

“Sentitzen” duena kantatzen du Izarok bere abestietan: “Sekula ez dut bizi ez dudan ezer idazten”.

Eta diskoaren izenaren zergatia horrela azaltzen du Izarok: “Om mantra gorena da, oinarrizko bibrazioa. Unibertsoan dagoen guztia hor sortu eta horra itzultzen da”. Izaroren ustez, bizitzaren «zentzua» hori da, «bueltak ematea».

 

Joan den astean Iruñeko Herriko Tabernan aritu zen bakarka eta laster bere bandarekin hemen jo ahal izatea espero du. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!