“Jaiak bai, Jainkoa ere bai” kanpaina bultzatuko du Elizak hurrengo sanferminetan

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 26a

Aste honetan Tartariek haien alpistegian aditzera eman dutenez, Armonia Claretiana, Aleluya de Iruña,  Monagillo Alaiak, La Túnica eta el Cilicio Pamplonés bezalako izen aldatzeak proposatu dizkie Iruñeko peñei. 

San Fermin Iruñeko zaindari bakarra izan dadila aldarrikatu du Iruñeko artzapezpikuak. Iruñeko Gotzain Francisco Perezek kezka adierazi du azken urteotako jaien desakralizazioa dela eta. Horren harira “Jaiak bai, Jainkoa ere bai” kanpainaren hasiera iragarri du datorren otsailaren 2rako, eskaileraren bigarren mailari begira.

Uztailaren seirako txanpaina beharrean ur bedeinkatuaz topa egitearen alde azaldu da Monseñor,  aldi berean uztailaren 7ko segizioa handitu egin nahi omen dute. Horretarako Aste Santuan ateratzen diren mozorro eta paso horiekin guztiekin osatuko dute Erraldoien Konpartsa. 

Iruñeko peñak erakarri nahi izan ditu fedezko apustu berri honetara, euren izenak kristau ditzaten proposatuz, horrela Armonia Claretiana, Aleluya de Iruña,  Monagillo Alaiak, La Túnica eta el Cilicio Pamplonés bezalako izen aldatzeak proposatu ditzute.

Erlazionatuak

Tartaria 9

Euskalerria Irratia 2017 urt 26 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!