Errefuxiatuei babesa emateagatik auzipetutako bi iruindarrak ez dira epaiketara aurkeztu

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 26a

Argazkia: Epaiketari uko egin dioten bi gazteak.

Uztailean hartu zituzten atxilo, Grezian, errefuxiatuen aldeko eraikin okupatu bat hutsarazi zutenean. Gaur ziren epailearen aurretik pasatzekoak, Grezian bertan, baina epaiketari intsumisioa egin diote.

Okupazioa eta jabetza pribatuari kalteak sortzea leporatuta pasa behar zuten epaile aurretik bi gazte iruindarrek, Itziarrek eta Iñakik, baina izkin egin diote gaur egitekoa zen epaiketari. Hurriya migratzaileei arrera egiteko etxe okupatuan hartu zituzten atxilo, uztailean.

Hutsarazte momentuan, Poliziak etxe okupatuan zeuden pertsonekiko jarrera ezberdinez jokatu zuela salatu dute: "Europar migratzaileak errefuxiatu zelaietara bidali zituzten eta europarrak atxilotuak eta auzipetuak izan ziren".

Zabaldiko kideak

Zabaldiko kideak dira bi auzipetuak, eta, hain justu, nazioarteko brigada baten prestaketan ari ziren Grezian atxilotuak izan zirenean.

Epaiketa "zigor ekintza" dela salatu dute,"elkartasuna gobernuek ezarritako neurriekin bat egiten ez duenean ezartzen den errepresioaren beste adibide bat baino ez, pertsonek beren kabuz jokatzen dutenean, legitimitate osoz. Elkartasuna ezin da etxekotu, desobedientzia ezinbesteko erreminta da aldarrikatzeko eta defendatzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!