108.183 euroko aurrekontua dauka Genero eta Sexu Dibertsitate Arretarako Zentroak, eta lizitazioa atera zuen Iruñeko Udalak, baina emateko geratu da, entitate bakarra aurkeztu da eta; orain, bestelako bideen bila hasiko da udala.
San Gregorio kaleko 28. zenbakian dago zentroa eta informazioa eta formazioa eskainiko die nahi duten horiei, transfobia, lesbofobia eta homofobiaren kontrako kanpainak egiteaz gain.
Bertan, arreta egiteaz gainera, online ere sartzeko aukera eman nahi dute eta LGTBI funts dokumentala sortu.