Odola odol filma, Baztango emigrante familia baten kontakizuna Filmotekan

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 24a

Gazte txiletar batek bere jatorriaren bila eginiko bidaia da dokumental honek eskaintzen duena. Hilaren 26an, ostegunean, 20:00etan, euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin. 

Protagonista Fernando Errazuriz Larrain da, duela ia 300 urte (1733an) Baztandik Txilera joan zen Fernando Errazuriz Larrainen seigarren iloba. Bere jatorria bilatu asmoz egindako bidaia da dokumental honetan kontatzen dena. Errazuriztarrak Errepublikako presidenteak, kardinalak eta beste hainbat figura garrantzitsu izan dira bertan; Euskal Herrian, ostera, Errazuriz abizena galduta dago. Horregatik, bere jatorria bilatzeko asmoz, eta Surreal eta Zinea Sortzen ekoizpen etxeeko lan-taldeak lagun, Baztan bailarara bidaia egin du Fernandok, arbasoen etxea, inguruak eta kultura ezagutzera. Badu abantaila bat: Txileko Euskal Etxean euskara ikasi du.

     Odola Odol dokumentala migrazioa eta fenomeno unibertsal honen aurrean hartzen dugun jarrerari buruz hausnarketa da: emigranteei egiten diegun harrera, beste herrialdeetatik etortzen diren pertsona guztiak gure gizartean integratzen ditugun era, eta honekin batera, gure izateko era eta baloreak. Cristian Leighton dokumentalaren zuzendariak azaldu duen bezala  “Dokumentalaren helburua gure jatorriaz mintzatzea da, modu honetan gure naturari buruz hausnartzeko, gero eta globalagoa den gizarte baten ondorengoak baikara.” 

Ritxi Lizartza produktorea eta Yolanda Mendiola  (Kaneta Films) saio honetan izanen dira.

 

 2016. urtean egina.

Zuzendaritza eta gidoia: Cristián Leighton

Argazkiak : Eduardo Cruz Coke (C)

Musika : Jose Migel Miranda, Jose Migel Tobar

Agertzen dira : Fernando Errazuriz, Agustín Otondo, Migel Salaburu, Félix Salaburu, Ponceano Antxorena, Begoña Durruti, Elena Arretxea, Gervasio di Cesare, Koldo Aldalur.

Hizkuntza: jatorrizko bertsioa euskaraz gaztelaniazko azpitituluekin.

Iraupena : 70 min.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!