San Petersburgoko Orkestra Iruñeko Orfeoiarekin, Baluarten

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 24a

San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Iruñeko Orfeoiarekin ariko da gaur iluntzeko 20:00etan Baluarten.

 

Gustav Mahler-en 2. Sinfonia Do minorrean, konposatu zituen bederatzietatik entzutetsuena –Hamargarrena ez zuen amaitu–,bere bizitza larritu zuten itzaletatik berpizkundearen oinarrizko argira bost mugimenduko bidaia da. Giro, ideia, kolore eta arimaren egoeraren paleta aberats batekin, koruaren erabileragatik Ludwig van Beethoven-en 9. Sinfoniarekin parekatzen dute. Partiturak heriotzarekiko eta iluntasunarekiko topaketaren kezka deskribatzen du, ia hautemangarria den errealitatearekin, herri-doinuek eta osotasun garbi eta garrantzitsurantz hegaldiak gogoratuta. Maisutasunezko partitura honen interpretazioak, berez Errusiako monumento historikoa eta musikala den Mariinsky Antzokiko Orkestra Sinfonikoaren musika-zuzendaria den Valery Gergiev maisuaren zuzendaritza izango du. Bere orkestra Errusiako lehenengoetarikoa da eta Chaicovskiren hainbat opera eta ballet, Glinka, Mussorgski eta Rimski-Korsakov-en operak, eta Shostakovich, Kachaturian eta Asafyev-en balletak estreinatzeko pribilegio izan du. Musikaren irudi gorenenek zuzendu dute: Berlioz, Wagner, Von Bülow, Chaicovski, Mahler edo Rachmaninov. 1988 urtetik Gergiev-ek zuzentzen du. Oholtza gainean gure Iruñeko Orfeoia ere arituko da; Errusiar maisuak harreman berezia du Orfeoiarekin, izan ere bere Ohorezko Zuzendaria da. Partitura berberarekin 2010 urtean New Yorkeko Carnegie Hall-ean eta Washingtoneko Kennedy Center-ean zuzendu zuen.

PROGRAMA I. Atala W.A. Mozart Biolin eta orkestrarako 3. kontzertua, Sol maiorrean. KV 216   Pablo Sarasate Sarrera eta Tarantela, Op. 43   II. Atala   Gustav Mahler 2. Sinfonia, Do minorrean Berpizkundea     Biolin bakarlaria: Eric Silberger San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra Iruñeko Orfeoia (zuzendaria: Igor Ijurra) Zuzendaria: Valery Gergiev  

 

* IRAUPENA: 2 ordu eta 15 minutu (atsedenaldiarekin) 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!