Zer egin Erorien Monumentuarekin?

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 23a

Jardunaldiak antolatu ditu ZER taldeak asteburuan. Hitzaldiak, mahai inguruak eta Erorien Monumentuari bisita dituzte aurreikusiak. 

Rodezno Kondea izatetik, Askatasun plaza izatera lehenbizi. Frankisten ohorezko tenplu izatetik, gorpuak atera eta ohorerik ez egitera gero. Eta orain, Erorien Monumentua deitzen zaion eraikinarekin zer egin behar den erabakitzeko faseari ekinen diote. ZER taldeak (talde memorialista heterogeneoa) antolatu ditu jardunaldiak astebururako. 

Erorien Monumentua bere horretan mantentzea, erabilera anitzeko gune bilakatzea edo eraistea daude aukeren artean. Aztertu eginen dute aukerarik onena zein den erabaki aurretik. Horretarako, memoriarekin loturiko profesionalak, arkitekturan adituak, hirigintzakoak edo artistikoak bilduko dira asteburuan. Mahai inguruak sortuko dituzte, hitzaldiak eskaini eta Erorien Monumentuari bisita ere eginen diote. 

Jardunaldiak, asteburu guztian

Ostirala, hilak 27: 

-18:00etan inaugurazioa. 

  • Jose Ramon Urtasun. Hirigintzaren garapenaz hitz eginen du. 
  • Rafael Escudero eta Roldan Jimeno. Lehenengoa Madrilgo unibertsitateko irakaslea da eta memoria arloa juridikoki aztertuko du Jimenorekin batera. Legeen inguruan ariko dira. 

- 20:30ean ‘A sus muertos’ dokumentala. Clemente Bernard-ena.

Larunbata, hilak 28:

- 10:00etan: Patric Tato eta Dirk Hermann

  • Ikuspegi artistikoa eskainiko dute. ‘El Director. Triptico de Pamplona’.

- 11:00etan. Fernando Mikelarena eta Ignacio Aiestaran.

  • Ikuspegi literario eta historikoa emanen dute.

- 12:00etan: Iñaki Arzoz

  • Ikuspegi estetikoaz mintzatuko da.

- 17:00etan: Jacqueline Urla eta Orreaga Oskoz.

  • Biktimen memoriaren ikuspegitik.

- 18:00etan: ‘La huella del Golpismo’

  • Emilio Silva eta Francesc Torres.

- 20:00etan: Memoria, poesía eta musika. (Nafarroako Antzerki Eskolan)

  •           Paco Ibañez eta Juan Carlos Mestre.        

Igandea, hilak 29:

-  10:00etan: Bisita gidatua Erorien Monumentuan

-  12:00etan: Erorien Monumentuaz hizketaldia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!