Punto de Vistaren XI. edizioan krisi, ezegonkortasun eta erresistentzia politiko garaikideak nagusi

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 11

María Cañas, Pilar Monsell eta Omar Razzak, X films-en XI. edizioko gonbidatuak.

Bederatzi film luze eta beste bederatzi labur lehiatuko dira jaialdiaren hamaikagarren edizioan, martxoaren 6tik 11ra.

Bederatzi film luze eta beste bederatzi labur lehiatuko dira Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiko hamaikagarren edizioko Erdialdeko Eskualdea-Atal Ofizialean. Martxoaren 6tik 11ra egingo da.

Aurtengoa Europa, AEB, Tunisia edo Brasilgo krisiak, ezegonkortasunak eta erresistentzia politikoak gaur egun argiztatzen dituen hautaketa bat da; Treblinkarako trenen iraganak funtzionatzen du Greziako eskuin muturreko adierazpenekin kontrajarriz; desgaitasuna eta haurtzaroa filmatzeko era birpentsatzen da, itxuraz kontrajarriak diren kulturen arteko elkarrizketa tentagarriak probatzen dira, hitzak eta irudiak jartzen zaizkio ama baten galerari eta Mediterraneoko errefuxiatuen drama jorratzen da.

18 finalistetako bakoitza bere kalitate estetikoagatik hautatu da, eta gainerakoei egindako ekarpen formal bakar eta osagarri modura pentsatua, dokumental esperimentalaren alorraren barnean. Erdialdeko Eskualdea errealitateari, garaikidea denari eta poetikoari ere lotutako pelikulez osatzen da. Gaietan eta maila formalean askotariko obrak dira, ez dira kontatzearekin konformatzen, nola kontatu ere pentsatzen dute, eta finean, ikuspegi berri baten bilaketaz arduratzen dira.

Haien artean, jaialdiaren itzalpean artista gisa hazi edo egin diren hurbileko zinemagileen bi titulu azpimarratu behar dira: David Arratibel film luzeetan eta Aitor Gametxo bizkaitarra film laburretan.

Hautaketa-batzordeak 1.290 pelikula ikusi ditu guztira, 654 film luze eta 636 labur, eta ondorengo filmak hautatu dituzte jaialdiko lehiaketako atala osatzeko (Erdialdeko Eskualdea):

Film luzeen artean:

-Converso. David Arratibel (Espainia). Mundu mailako estreinaldia
-We Make Couples. Mike Hoolboom (Kanada). Espainia mailako estreinaldia
-5 October. Martin Kollár (Eslovakia, Txekiar Errepublika)
-Land Within. Jenni Kivistö (Finlandia, Kolonbia). Espainia mailako estreinaldia
-The Host. Miranda Pennell (Erresuma Batua). Espainia mailako estreinaldia
-Europe, She Loves. Jan Gassmann (Suitza)
-La deuxieme nuit. Eric Pauwels (Belgika). Espainia mailako estreinaldia
-Normal Autistic Film. Miroslav Janek (Txekiar Errepublika)
-Treblinka. Sérgio Tréfaut (Portugal)

Film labur parte-hartzaileak honako hauek dira:

-Colombi. Luca Ferri (Italia). Espainia-mailako estreinaldia.
-Green Screen Gringo. Douwe Dijkstra (Herbehereak, Brasil) Espainia mailako estreinaldia
-Waste nº2 Wreck. Jan Ijäs (Finlandia).
-Cidade Pequeña. Diogo Costa Amarante (Portugal).
-Foyer. Ismaïl Bahri (Tunisia, Frantzia)
-L'Abcdaire de l'amoureuse d'un photographe. Anahit Simonian (Frantzia, Espainia). Mundu mailako estreinaldia.
-Island of Forgotten Cinemas. Ivan Ramljak (Kroazia). Espainia mailako estreinaldia.
-From Vincent´s House in the Borinage. José M. Fernandes (Portugal, Belgika). Mundu mailako estreinaldia.
-Cicha Symfonia. Aitor Gametxo (Polonia). Mundu mailako estreinaldia.

Hautaketa-batzordea honako hauek osatu dute: Oskar Alegria (jaialdiko zuzendari artistikoa), Koldo Almandoz (zinemagile eta kazetaria), Ozge Calafato (programatzaile eta idazlea), Alexei Dmitriev (zinemagilea eta programatzailea) eta Guillermo G. Peydró (zinemagile, irakasle eta programatzailea).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!