Gaurtik aurrera, Konpainia zentroak emakumeentzat eskaintzen dituen doako ikastaroetan izena eman daiteke. Teknologia berriak izanen dira erdigunean, bai aurre jakintza dutenentzat, baita informatikari buruz deus ez dakitenentzat ere.
Besteak beste, sarean nabigatzen jakiteko ikastaroak, SmarPhonea ibiltzekoak eta burua Internet bidez lantzeko ariketak antolatu dituzte. Gainera, Windows eta ordenagailurako oinarrizko ikasketak ere eskainiko dituzte.
Webguneak sortzeko jarraibideak ere landuko dituzte; hori jada ordenagailuaren inguruko oinarrizko maila dutenentzat.
Interesa duten horiek 010 telefono zenbakian eman dezakete izena, hilaren 16 arte. Zozketa bidez esleituko dituzte plazak, 17an.