Caparros kargutik kendu eta Vasiljevic jarri du Osasunak

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 5a

Osasunako zuzendaritzak hartu du Joaquin Caparros kentzeko erabakia. Partida guztiak galdu ditu ligan eta Kopan bakarra baino ez du irabazi, Granadaren kontrakoa. 

Joaquin Caparros kargutik kendu du Osasunak eta, haren ordez, Vasiljevic jarriko du, egungo kirol zuzendaria. Hirugarren entrenatzailea ere bada eta hark zuzenduko du taldea denboraldia amaitu bitartean. 

Nabarmenak izan dira Caparrosen emaitza txarrak, gorritxoak azken posturaino eraman arte: hain justu, ligan bost partidak galdu ditu, eta 7 puntu baino ez dauzka. Kopan, partida bakarra baino ez du irabazi, Granadaren kontrakoa. 

Gaur, 17:00etan, prentsaurrekoa eskainiko du Osasunak, xehetasunak azaltzeko. Bi hilabete ere ez ditu pasa Caparrosek Osasunan, Enrique Martin kendu zutenez geroztik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!