Alokairua ordaindu ezin dutenak laguntzeko 450.000 euro bideratuko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 5a, 11:26

Krisi egoeran bizi diren familiak edota gutxienek bizi baldintzak bete ezin dituzten etxebizitzetan bizi direnentzat zuzenduriko laguntza da. 

450 euro bideratuko ditu Iruñeko Udalak egoera larrian bizi diren familiei alokairuarekin laguntzeko. 2016ko amaieran onartu zituzten oinarriak, eta Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratuko dituzte. Hala, etxebizitzaren prezioaren %70 orain dezake laguntzak. 

2004an jarri zuten martxan zerbitzu hau, eta, geroztik, martxoa inguruan argituratu ohi zuen Iruñeko Udalak deialdia. Iaz bikoiztu egin zen laguntzaren zenbatekoa, izan ere, 220.000koa izatetik, 450.000 eurokoa izatera pasa zen. 

Adintxikikoak dauzkaten familiek lehentasuna izanen dute zerbitzura jotzerako orduan. Programa hobnen helburua da epe zehatz eta jakin batean asistentzia ematea, bestelako baliabideak bideratu bitartean. 

Zenbatekoa familiako kide kopuruaren arabera zehaztuko dute, baita jasotako diru kopuruaren arabera ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!