Larunbatean, kantuz alaituko dute Iruñea

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 4a

Argazkia: Iruñea Kantuz ohiko kantaldietako batean.

Iruñean kantuz 12:00etan abiatuko da Mercaderes karrikatik, larunbatean, hilaren 7an, alegia, Alde Zaharra abestiz alaitzeko asmoz.

Merkaderesetik hasi eta Estafetarantz osatuko dute ibilbidea, gero Alde Zaharrean barrena murgiltzeko. "Jai egun eta ospakizun aroa bukatzeko, kantatzera". Hori da antolatzaileek zabaldutako aldarria, baita ohar bat eman ere, kantatzeko gogoz ez ezik, bestelako eskaria egin diete herritarrei: "Zatozte hotzari aurre egiteko prest".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!