6 eta 15 urte arteko hamar adingabetik zazpik jotzen dute dentistarenera, hortzen osasun arazoak sendatzeko, PADI programa publikoari esker. 1991an jarri zuten martxan, eta, orduan, biztanleria potentzialaren %40engana baino ez zen iristen; azken hamar urteetan, gorakoa da tendentzia: %70 joaten dira.
Gauzak horrela, 2015eko datuak dira gaurkotuenak: orduan 47.132 paziente adingabe izan ziren aho-artatzaileen kontsultetan. Horietatik, 45.114 azterketa izan ziren;16.298, fisuren itxiera; 10.360, enpasteak: azterketa erradiologikoak, 9.181; garbiketak, 5.595: eta esne hortzen erauzketa, 3.568.
2017an, zabal izanen da zerbitzua, izan ere, 69.015 haurrek izanen dute aho osasuna zaintzeko aukera. Orain, informazio kanpaina zabaltzen ari da Nafarroako Gobernua eta PADIren inguruko eskuorriak bidali ditu hartzaileak izan daitezkeen pertsonen etxeetara.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!