Gaztediaren Etxeko ikastaroetan, plazak libre

Euskalerria Irratia 2017ko urtarrilaren 2a

2017ko lehen hiruhilekoko ikastaroetan izena eman daiteke oraindik: musika, kirola, komunikazio tailerrak...

Plazak geratzen dira Gaztediaren Etxeak 2017ko lehen hiruhilekorako antolatutako 29 ikastaroetan. Halaber, doako informatika ikastaroak daude.

Izen ematea, Gaztediaren Etxean bertan, Zangotza kaleko 30. zenbakian.

Ikastaroen inguruko informazio guztia sarean ikus daiteke. Gaztediaren Etxeak antolatutako gainontzeko gauzei buruz beren webgunean jaso daiteke informazioa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!